SOHAT Heziketa Fisikoaren Aldeko Taldea da eta bere kideak euskal hezkuntza komunitateko irakasle eta gurasoak gara. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzen zuen 175/2007 Dekretuaren ondorioz sortu genuen taldea. 2007ko urrian Hezkuntza Sailak ikastetxeetan Heziketa Fisiko arloan egin nahi zituen murrizketen aurrean, irakasleak bildu eta gure arloaren alde lan egitea guztiz beharrezkoa zela ikusi genuen.
Orduztik, proiektu eta ekimen ugari burutu ditugu:
SOHAT-en aurkezpena 2007. urtean hainbat kirolari profesionalen presentziarekin.
Heziketa Fisikoaren aldeko manifestuaren sinadura bilketa (74.000 sinadura).
Hainbat kirol ekitaldietan aldarrikapenak Heziketa Fisikoaren alde (Behobia-Donostia, Donostiako maratoia, Bilboko Herri Krossa)
Komunikabideetako hainbat saiotan parte hartzea (EITBko saioak).
Gorputz Hezkuntzako irakasleen topaketetan kolaborazioa.
Heziketa Fisiko mintegien bultzada eta antolaketa.
GARATU ikastaroetako eskaintzaren hobekuntza.
Heziketa Fisikoko aholkulari figuraren ezarpena.
Siadeco enpresaren bitartez "Hezkuntza Curriculuma eta Heziketa Fisikoari buruzko ikerlana" burutzea (2011).
Gorputz Hezkuntzako Irakasleen Topaketen antolaketa (2012-2022).
Heziketa Fisikoko Irakasleen Topaketen antolatzaile nagusia (2023-2024).
Akzio Motorren Dominioetan oinarritutako Lehen Hezkuntzako programazio didaktikoen diseinua eta aurkezpena.
Koronabirusaren ondorioz egin zen konfinamenduan zehar Heziketa Fisikoa etxean egiteko "GH etxean" irakasle, ikasle eta gurasoentzako online plataforma (2020).
LOMLOEn oinarritutako EAEko hezkuntza-curriculuma osatu eta sakontzeko Akzio Motorren Dominioetan oinarritutako SOHATen curriculum-proposamena (2019-2022).
LOMLOE zirriborroan oinarrituz Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Ikaskuntza Unitateak berregiten.
Oraindik ere lan asko dago egiteko eta gu prest gaude erronka eta proiektu berriei ekiteko! Animatzen al zara?
SOHATeko partaide izan nahi baduzu jarri harremanetan gurekin beheran klikatuz.